Itun Zaharra

Itun Berria

Salomonen Cantiquetaco Cantica 6:4-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Bazter çatzu beguiac ni ganic, ceren ene baitharic jauçaraci bainaute. Çure ileac dira Galaadetic aguertu den ahunz-arthaldea iduri.

5. Çure horçac dira garbitzeco lekutic igan diren ardiac beçala, guciac ume biritchiequin, eta ez da hequietan ançuric.

6. Nola mingranaren axala, hala dira çure mathelac, çutan gordeac direnac aiphatu gabe.

7. Hirur hogoi dira erreguinac, eta laur hogoi ohaideac, eta erran ez-daiteque cembat diren nescatcha gazteac.

8. Bainan bat da ene usoa, itzalgabea; bakarra da bere amarena, bere burhasoaren escutic hautatua. Nescatchec ikusi içan dute eta goraqui deithu guciz dohatsua: erreguinec eta ohaideec goretsi içan dute.

9. Cein da andre heldu den hau, argui-urratzea heldu den beçala, ederra nola ilharguia, çoragarria nola iguzquia, lazgarri nola armada lerroca pharatua?

Irakurri kapitulu osoa Salomonen Cantiquetaco Cantica 6