Itun Zaharra

Itun Berria

Salomonen Cantiquetaco Cantica 5:6-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Idequi içan diot ene bihotzecoari ene atheco crisqueta: hura ordean aldaratua cen eta aitzina iragana. Ene arima urthu da hura minçatu içan deneco: bilhatu dut, eta ez dut aurkitu: deithu dut, eta ez darot ihardetsi.

7. Hirian inguruca dabilçan çainec atzeman naute; jo eta uspelcatu naute; harrasi-çainec eraman darotade ene capa.

8. Othoizten çaituztet, Jerusalemeco alabac, baldin aurkitzen baduçue ene bihotzecoa, erroçue amodioz ahiduran nagoela.

9. Cer du bada çure maitheac berce batec ez duenic, oi andreetaric ederrena? Cer du çure maitheac berce batec ez duenic, huneletan othoizteco gu?

10. Ene bihotzecoa xuri-gorria da, asco milen artean berecia.

11. Haren burua da urhe ederrena iduri: haren ileac, belea bera beçain belçac, palmondoaren gandoac iduri.

12. Haren beguiec iduri dute uso esnean garbituac ur-xirripen bazterretan, eta ur lasterren heguietan egoten direnac.

13. Haren mathelac dira balsamuzco larraintto bat beçala, balsamuguinec xuxendua: haren ezpainac iduri dute mirra hautena dakarreten liliac.

14. Haren escuac urhezcoac dira, thornuan thornatuac eta moredinez betheac. Haren sabelac iduri du bolia çafirrez berreguindua.

15. Haren çangarrac dira marmolazco habeac beçala, urhezco asentuen gainean. Ederra da Libango mendia beçala, berecia cedroa beçala.

16. Haren minçoa ecin-guehiago eztia da, eta bera osoqui guragarria: horra nolacoa den ene bihotzecoa, eta bera da ene adisquidea, oi Jerusalemeco alabac.

17. Nora goan da çure bihotzecoa, oi andreetaric ederrena? nora baztertu da çure bihotzecoa? erraguçu, eta bilhaturen dugu çurequin.

Irakurri kapitulu osoa Salomonen Cantiquetaco Cantica 5