Itun Zaharra

Itun Berria

Salomonen Cantiquetaco Cantica 5:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bethor, ene bihotzecoa bere baratzera, eta jan beça bere sagarretaco fruitua. Ethorri naiz ene baratzera, ene arreba, ene esposa: bildu içan dut ene mirra ene balsamuequin: jan dut bresca ene eztiarequin: edan dut ene arnoa ene esnearequin: jan çaçue, adisquideac, eta edan çaçue, eta hordi çaitezte, ene bihotzecoac.

2. Lotan naiz, eta ene bihotza atzarria dago: ai! ene bihotzecoaren minçoa! Berac jotzen darot athea, dioelaric: Idequi diçadaçu, ene arreba, ene maitea, ene usoa, ene nothagabea; ecen burua dut ihincez bethea, eta ileac gauetaco ur-xortez.

3. Eraunci içan dut ene soina, nola jaunciren dut berriz? Garbitu içan ditut çangoac, nola lohi berriz?

4. Ene bihotzecoac escua cirritutic sarthu du, eta ene barnea laztu du haren uquitzeac.

5. Jaiqui naiz ene bihotzecoari idequitzera: ene escuei çarioten mirra, eta usain goçoenac ene erhiei.

6. Idequi içan diot ene bihotzecoari ene atheco crisqueta: hura ordean aldaratua cen eta aitzina iragana. Ene arima urthu da hura minçatu içan deneco: bilhatu dut, eta ez dut aurkitu: deithu dut, eta ez darot ihardetsi.

Irakurri kapitulu osoa Salomonen Cantiquetaco Cantica 5