Itun Zaharra

Itun Berria

Salomonen Cantiquetaco Cantica 4:11-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Oi ene esposa, çure ezpainac dira eztia darioen bresca beçala, eztia eta esnea dira çure mihiaren azpian: çure soinecoen usaina da isensuaren usaina beçala.

12. Baratze hersi bat çare, ene arreba, ene esposa, baratze hersi bat, ithurri ciguilatu bat.

13. Çure hats-egotzaldiec iduri dute mingranazco baratze bat sagarren fruituequin, cipreco nardoarequin;

14. Nardoa eta safrana, kana usain onaren eta cinamoma Libango çuhamu guciequin, mirra eta aloesa balsamu goçoen guciequin.

15. Baratzetaco ithurria çare; Libanetic thurrustaca jausten diren ur bicietaco ithurburua.

16. Jaiqui çaite, ipharra; çato, hegoa; haice emaçue ene baratzera, eta heda beitez hango usain goçoac.

Irakurri kapitulu osoa Salomonen Cantiquetaco Cantica 4