Itun Zaharra

Itun Berria

Salomonen Cantiquetaco Cantica 3:3-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Atzeman naute hiria çaincen duten beilariec: Ikusi duçue ene arimac maithatzen duena?

4. Hequietaric haratchago iragan naicenean, aurkitu dut ene arimac maithatzen duena: atchiqui dut; eta ez dut utziren sarraraz deçadan arteo ene amaren etchean, eta ene burhasoaren guelan.

5. Othoizten çaituztet, oi Jerusalemeco alabac, orkatzez eta oihanetaco orenez, ez deçaçuen asalda, ez-etare atzarraraz ene maitea, berac nahi duen arteo.

6. Cein da mortuaren erditic igaiten den hau, mirraz, isensuz, eta balsamuguinaren herrauts guciez eguin balsamuetaric ilkitzen den lanho-adarra iduri?

7. Huna non Salomonen etzaunça inguratzen duten hirur hogoi hazcarrec Israelgo hazcarrenetaricacoec:

8. Guciac ezpatequin, eta guerletan guciz jaquinac: batbederac sahetsean du ezpata, gabazco icialduren ariaz.

9. Libango çuhamuz soin-carrosa bat eguin içan du Salomon erregueac.

10. Habeac eguin ditu cilharrez, etzin-lekua urhez, igan-toquia purpuraz: erditan hedatu du onhirizgoa, Jerusalemeco alaben ariaz.

11. Ilki çaitezte, Siongo alabac, eta ikusaçue erregue Salomon, buruan bere belharrecoa, ceintaz bere amac koroatu baitzuen ezconceco egunean, eta haren bozcarioco egunean.

Irakurri kapitulu osoa Salomonen Cantiquetaco Cantica 3