Itun Zaharra

Itun Berria

Salomonen Cantiquetaco Cantica 2:9-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Ene bihotzecoac iduri du orkatza eta orenaren umea. Huna non dagoen gure harrasiaren ondoan, leihoetaric beguira, xareten artetaric barrandan.

10. Huna ene bihotzecoac non erraten darotan: Jaiqui çaite, eguiçu laster, ene maitea, ene usoa, ene ederra, eta çato.

11. Ecen oraicotz iragan da negua, uria goan eta itzuri da.

12. Loreac aguertu dira gure lurrean, ethorri da ephai-aroa: ttorttoilaren curruca ençun da gure lurrean.

13. Picondoac ekarri ditu bere picoac: loretan mahastiec hedatu dute beren usaina. Jaiqui çaite, ene maitea, ene ederra, eta çato.

14. Ene maitea, har-arteetan, harrasico cilhoan, eracuts diçadaçu çure beguithartea, çure minçoac jo beça ene beharria, ecen goçoa da çure minçoa, ederra çure beguithartea.

Irakurri kapitulu osoa Salomonen Cantiquetaco Cantica 2