Itun Zaharra

Itun Berria

Salomonen Cantiquetaco Cantica 2:11-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Ecen oraicotz iragan da negua, uria goan eta itzuri da.

12. Loreac aguertu dira gure lurrean, ethorri da ephai-aroa: ttorttoilaren curruca ençun da gure lurrean.

13. Picondoac ekarri ditu bere picoac: loretan mahastiec hedatu dute beren usaina. Jaiqui çaite, ene maitea, ene ederra, eta çato.

14. Ene maitea, har-arteetan, harrasico cilhoan, eracuts diçadaçu çure beguithartea, çure minçoac jo beça ene beharria, ecen goçoa da çure minçoa, ederra çure beguithartea.

15. Atzeman ditzagutzue mahastiac xahutzen dituzten haxeri ttipittoac: ecen loratu da gure mahastia.

16. Enea da ene bihotzecoa, eta ni harena, lilien artean alhatzen denarena,

17. Eguna çabal, eta itzalac eror ditecen arteraino. Bihur çaite; ene bihotzecoa, içan çaiteci orkatzaren eta orencumearen idurico Bethergo mendien gainean.

Irakurri kapitulu osoa Salomonen Cantiquetaco Cantica 2