Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 96:2-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Hedoia eta lambroa haren inguruan dira: çucembidea eta juiamendua dira haren alkiaren asentuac.

3. Sua goanen da haren aitzinean, eta garretan eçarrico ditu haren etsaiac.

4. Lurraren inguru gucian dirdiratu dute haren ximistec, lurrac ikusi ditu eta ikaratu da.

5. Mendiac Jaunaren aitzinean ezcoa beçala urthu dira; Jaunaren aitzinean urthu da lur gucia.

6. Ceruec oihu eguin dute haren çucentasuna, eta populu guciec ikusi dute haren ospea.

7. Urmaria beitez escuz eguinicaco lanac adoratzen dituztenac, eta beren jaincomoldeez espantatzen direnac.       Adora çaçue, haren aingueru guciec;

8. Sionec aditu du, eta bozcariotan sarthu da.       Jauna, Judaco alabac çure juiamenduen bozcarioz jauci dira.

9. Çu çare ecen lurraren gaineco Jaun guciz gora, jainco gucien gainetic hainitzez gorago çarena.

10. Jauna maite duçuenec hastia çaçue gaizquia: Jaunac çaincen ditu bere sainduen biciac; gaixtaguinaren escutic atheraco ditu.

11. Arguia ilki çaio prestuari, eta bozcarioa bihotzez çucenac direnei.

12. Prestuac, Jauna baithan har çaçue bozcario, eta aithor emoçue haren saindutasunaren orhoitzapenari.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 96