Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 93:2-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Gora çaite, Jauna, lurra juiatzen duçuna; hampurutsuei bihur dioçoçute beren saria.

3. Bekatoreac noiz arteo, Jauna, noiz arteo bekatoreac içanen dira ospatuac?

4. Noiz arteo espantuca ibilico dira eta tzarqui minçatuco? noiz arteo haro eguinen dute bidegabe-eguile guciec?

5. Jauna, aphaldu dute çure populua, eta larrutu çure primança.

6. Hil dituzte alharguna eta arrotza; hil dituzte umeçurçac.

7. Eta erran içan dute: Jaunac ez du ikusico, ez da ohartuco Jacoben Jaincoa.

8. Populuco çoroac, adimendutan sar çaitezte; oi erhoac, çuhur çaitezte noizbait.

9. Beharria bere lekuan eçarri duenac, ez othe du adituco, edo beguia eguin duenac ez othe du ikusico?

10. Populuac açurriatzen dituenac, ez othe du jaçarrico? ez othe ditu harec irakasten guiçonac?

11. Jaunac eçagutzen ditu guiçonen gogoetac, badaqui haicezcoac direla.

12. Dohatsu guiçona çuc irakatsiren duçuna, Jauna, eta çure legueaz arguituren duçuna!

13. Ezti diotzotzu egun gaitzac, hobia bekatoreari idequia içan daquioen arteo:

14. Ecen Jaunac ez du hastanduco bere populua, eta bere primança ez du bazterrerat utzico,

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 93