Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 89:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Moise, Jaincoaren guiçonaren othoitza.       Jauna, gure ihes-leku eguina çare guiçalditic guiçaldira.

2. Mendetic eta mendetaraino, mendiac baino lehenagodanic, lurra eta mundua aphainduac içan diren aitzinetic, Jaincoa çare çu.

3. Aphaltasunera ez beçaçu arthic guiçona. Çuc erran duçu: Itzul çaitezte, guiçasemeac.

4. Ecen mila urthe çure beguietan hala dira nola atzoco egun goan dena       Eta gabazco beila bat beçala;

5. Guiçonen urtheac dira ezdeusençat iduquiac diren gaucen pare.

6. Guiçona da hala nola goicean iragaiten den belharra; goicean loratzen eta iragaiten, arratsaldean ebaquitzen, quizcorcen eta idorcen:

7. Ecen çure hasarreac iraungui gaitu eta çure hats gaitzac nahasi.

8. Gure tzarqueriac eçarri ditutzu çure aitzinean, eta gure mendea çure beguitharteco arguian.

9. Hargatic iraungui dira gure egun guciac, eta iraungui gare çure hasarrean.       Gure urtheac badoaci armiarma beçala;      

10. Gure urtheetaco egunac hirur hogoi eta hamar urthetara helcen dira.       Bainan hazcarrec ardiesten badituzte laur hogoi urthe, gaineraco hori ez da hequiençat neke eta oinhace baicic.       Guero dathor eztitasuna, eta eramanac gare hemendic.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 89