Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 86:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Coreren semeei, canticaco psalmoa.       Mendi sainduetan jarriac dira haren asentuac;

2. Jaunac maite ditu Siongo atheac Jacoben olha gucien gainetic.

3. Oi Jaincoaren hiria, gauça ospetsuac erran dituzte çutaz.

4. Orhoituren naiz Errahabez eta Babilonaz, ceinec eçagutzen bainaute.       Huna arrotzac, eta Tiriarra, eta Ethiopiarren populua; hauquiec han içatu dira.

5. Ez othe da Sionez erranen: Asco guiçon sorthu içan dira han, eta Guciz-Gorac berac asentatu du hura?

6. Jaunac erranen du hori hartan içatu diren populu eta aitzindarien iscribuetan.

7. Çutaco egoitza, bozcarioz betheac diren gucien iduricoa da.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 86