Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 85:9-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Çuc eguin ditutzun jendaia guciac ethorrico eta çure aitzinean adoran jarrico dira, Jauna; eta ospaturen dute çure icena;

10. Ceren handi baitzare, çu, eta sendagailac eguiten ditutzuna: çu çare Jainco bakarra.

11. Bida neçaçu, Jauna, çure bidean, eta ibilico naiz çure eguian; bozcaria bedi ene bihotza, çure icenaren beldur içan nadien.

12. Ene bihotz guciaz aithor emanen darotzut, ene Jainco Jauna, eta bethi gucian ospaturen dut çure icena;

13. Ceren handia baita çure urricalmendua ene gainean, eta ene bicia atheratu baituçu ifernuco çolatic.

14. Jaincoa, gaixtaguinac ene gainera jaiqui dira, eta indardunen baldarna ibili da ene biciaren ondoan; eta etzaituzte çu eçarri beren aitzinean,

15. Eta çu, Jainco Jauna, urricalcor eta urricalmendu harçailea çare, jasancorra, urricalmendu handitacoa eta eguiatia.

16. Beguira çaçu ene gainera eta urrical çaquizquit; nausiaraz çaçu çure cerbitzaria, eta salba çaçu çure nescatoaren semea.

17. Ene alde aguerraraz çaçu cerbait eçagutzari, ikus deçaten ni hastiatzen nautenec, eta urth ditecen ahalquez; ceren lagundu bainauçu, Jauna, eta goçacari eman baitarotaçu.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 85