Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 85:5-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Alabainan ezti eta goço çare, Jauna, eta urricalmendu handiac ditutzu çuri dei eguiten duten guciençat.

6. Çure beharriz, Jauna, har çaçu ene othoitza, eta atzarria çaudeci ene errequeizco oihuari.

7. Deihadar eguin darotzut ene hesturaco egunean, ceren bainauçu ençun.

8. Jaincoetan çure iduricoric ez da, Jauna, eta ez da çure eguincen araberacoric

9. Çuc eguin ditutzun jendaia guciac ethorrico eta çure aitzinean adoran jarrico dira, Jauna; eta ospaturen dute çure icena;

10. Ceren handi baitzare, çu, eta sendagailac eguiten ditutzuna: çu çare Jainco bakarra.

11. Bida neçaçu, Jauna, çure bidean, eta ibilico naiz çure eguian; bozcaria bedi ene bihotza, çure icenaren beldur içan nadien.

12. Ene bihotz guciaz aithor emanen darotzut, ene Jainco Jauna, eta bethi gucian ospaturen dut çure icena;

13. Ceren handia baita çure urricalmendua ene gainean, eta ene bicia atheratu baituçu ifernuco çolatic.

14. Jaincoa, gaixtaguinac ene gainera jaiqui dira, eta indardunen baldarna ibili da ene biciaren ondoan; eta etzaituzte çu eçarri beren aitzinean,

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 85