Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 85:2-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Çain çaçu ene arima, saindu naicelacotz; ene Jaincoa, salba çaçu çure cerbitzari, bere iguriquitza çure baithan daducana.

3. Urrical çaquizquit, Jauna, cergatic egun gucian oihuz egon bainarotzu;

4. Bozcaria çaçu çure sehiaren arima, çure gana, Jauna, alchatu dudalacotz ene arima;

5. Alabainan ezti eta goço çare, Jauna, eta urricalmendu handiac ditutzu çuri dei eguiten duten guciençat.

6. Çure beharriz, Jauna, har çaçu ene othoitza, eta atzarria çaudeci ene errequeizco oihuari.

7. Deihadar eguin darotzut ene hesturaco egunean, ceren bainauçu ençun.

8. Jaincoetan çure iduricoric ez da, Jauna, eta ez da çure eguincen araberacoric

9. Çuc eguin ditutzun jendaia guciac ethorrico eta çure aitzinean adoran jarrico dira, Jauna; eta ospaturen dute çure icena;

10. Ceren handi baitzare, çu, eta sendagailac eguiten ditutzuna: çu çare Jainco bakarra.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 85