Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 85:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Dabidi berari othoitza.       Jauna, makur çaçu beharria eta ençun neçaçu, ceren naicen behar eta erromes.

2. Çain çaçu ene arima, saindu naicelacotz; ene Jaincoa, salba çaçu çure cerbitzari, bere iguriquitza çure baithan daducana.

3. Urrical çaquizquit, Jauna, cergatic egun gucian oihuz egon bainarotzu;

4. Bozcaria çaçu çure sehiaren arima, çure gana, Jauna, alchatu dudalacotz ene arima;

5. Alabainan ezti eta goço çare, Jauna, eta urricalmendu handiac ditutzu çuri dei eguiten duten guciençat.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 85