Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 84:7-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Jaincoa, itzuliric emanen darocuçu bicia; eta çure populua çure baithan da bozturen.

8. Çure urricalmendua erakuts diçaguçu, Jauna, eta emaguçu çure salbamendua.

9. Ençunen dut Jainco Jaunac ene baithan erranen duena; ecen baquezco solasac içanen ditu bere populuarençat,       Eta bere saindu eta bihotzez itzulcen direnençat.

10. Segur da haren beldur direnetaric hurbil dela haren ganicaco salbamendua, ospeac gure lurrean içan deçan bere egoitza.

11. Bide berean batu dira urricalmendua eta eguia; çucentasunac eta baqueac elkarri eman daroete musu.

12. Eguia lurretic atheratu da, eta çucentasunac cerutic beguiratu du;

13. Ecen Jaunac emanen du bere benedicionea, eta lurrac bere fruitua.

14. Çucentasuna ibilico da haren aitzinean, eta bere urhatsac eguinen ditu haren bidean.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 84