Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 82:5-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Erran dute: Çatozte eta xahu detzagun, eta Israelen horien icenic ez bedi guehiago aipha.

6. Hitz batean ecic jarri dira, çure contra elkar hartu dute

7. Idumearren olhec eta Ismaeldarrec, Moabec eta Agartarrec,      

8. Jebalec, Amonec eta Amalequec; arrotzec Tirren egoten direnequin.

9. Asur ere hequien gana ethorri da; Loten semeei bere lagunça eman daroete.

10. Eguioçute hequiei Madiani eta Sisarari beçala, Jabini Cisongo errecan beçala.

11. Endorren galdu ciren; bilhacatu ciren lurreco ongarria beçala.

12. Oreb, Ceb, Cebee eta Salmana beçala eçar çatzu hequien aitzindariac: Hequien aitzindari guciac,

13. Ceinec erran baitute: Jaincoaren sainduteguiaz primança batez beçala jabe gaitecen.

14. Ene Jaincoa, eçar çatzu pirrita bat beçala, eta lastoa haicearen aitzinean beçala.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 82