Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 79:9-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Eguiptotic atheratu duçu mahastia, eta jendaiac iraiciric landatu duçu.

10. Bideco buruçagui içatu çare haren aitzinean, eta landatu ditutzu haren erroac, eta bethe du lurra.

11. Haren itzalac estali ditu mendiac, eta haren aihenec Jaincoaren cedroac.

12. Haren gandoac hedatu dira itsasoraino eta haren aldascac hibairaino.

13. Certaco urratu duçu haren harrasia eta larrutzen dute bidean iragaiten diren guciec?

14. Oihanetic basurdeac xahutu du, eta basabere guciec murriztu dute.

15. Armadetaco Jaincoa, itzul çaite; beguira çaçu cerutic, ikus eta ikar çaçu mahasti hau.

16. Gothor çaçu çure escuinac landatu duen mahatsa, eta beguia emoçu guiçonaren semeari, ceina çuretzat fincatu baituçu.

17. Çure mahastia suz errea da eta azpitic joa: çure beguitharteco dixiduac galduco ditu guciec.

18. Çure escua hel bedi çure escuineco guiçonaren gainera eta guiçonaren semearen gainera, ceina çuretzat fincatu baituçu.

19. Eta ez gare çure ganic guibelatuco; eta bizcortuco gaituçu, eta dei eguinen diogu çure icenari.

20. Armadetaco Jainco Jauna, bihurraraz gaitzatzu; erakutsaçu çure beguithartea, eta salbatuac gaitezque.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 79