Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 77:50-59 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

50. Bide bat eguin çaroen bere hasarreari, eta etzituen hequien biciac heriotzetic guphidetsi, eta hequien aciendac ere hilaraci cituen.

51. Jo cituen lehen-sorthu guciac Eguiptoco lurrean, hequien lan gucietaco picainac Camen olhetan.

52. Eta arthalde bat beçala atheratu çuen bere populua, eta ardiac beçala eraman mortura.

53. Eta eraman cituen phesquiçaz betheac eta beldurric gabe, eta itsasoaz estali cituen hequien etsaiac.

54. Eta eraman cituen bere sainduespeneco mendira, haren escuina jabetu cen mendira.       Eta bere populuaren aitzinetic iraici cituen jendaiac, eta çortera phartitu çaroen lurra, sokaz neurtu ondoan:

55. Eta hequien olhetan Israelgo leinuei eguinaraci çaroeten beren egoitza.

56. Eta hauquiec froguetan eçarri eta uhertaraci çuten Jainco guciz gora, eta etzuten beguiratu haren leguea.

57. Eta makurtu ciren eta etzuten iduqui patua: beren aiten arara, arrambela tzarraren idurico eguin ciren.

58. Hasarretzera ekarri çuten beren munhoequin eta bekaizgo eman çaroten beren jaincomoldeequin.

59. Jaincoac ençun çuen: nardatu cen, eta ezdeustu çuen Israel.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 77