Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 77:45-62 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

45. Nola igorri çaroezten ulieria bat jaten cituena, eta iguela xahutzen cituena;

46. Nola herdoari eman cituen hequien fruituac, eta xartalari hequien uztac;

47. Nola harriaz hil cituen hequien mahastiac, eta içotzaz hequien marçocac;

48. Nola harriari eman cituen hequien aciendac, eta suari hequien içateac;

49. Nola hequien gainera igorri cituen bere hasarrearen gaitzidura, bere gaitzidura eta hasarrea, eta hestura guciac, aingueru gaixtoen bidez.

50. Bide bat eguin çaroen bere hasarreari, eta etzituen hequien biciac heriotzetic guphidetsi, eta hequien aciendac ere hilaraci cituen.

51. Jo cituen lehen-sorthu guciac Eguiptoco lurrean, hequien lan gucietaco picainac Camen olhetan.

52. Eta arthalde bat beçala atheratu çuen bere populua, eta ardiac beçala eraman mortura.

53. Eta eraman cituen phesquiçaz betheac eta beldurric gabe, eta itsasoaz estali cituen hequien etsaiac.

54. Eta eraman cituen bere sainduespeneco mendira, haren escuina jabetu cen mendira.       Eta bere populuaren aitzinetic iraici cituen jendaiac, eta çortera phartitu çaroen lurra, sokaz neurtu ondoan:

55. Eta hequien olhetan Israelgo leinuei eguinaraci çaroeten beren egoitza.

56. Eta hauquiec froguetan eçarri eta uhertaraci çuten Jainco guciz gora, eta etzuten beguiratu haren leguea.

57. Eta makurtu ciren eta etzuten iduqui patua: beren aiten arara, arrambela tzarraren idurico eguin ciren.

58. Hasarretzera ekarri çuten beren munhoequin eta bekaizgo eman çaroten beren jaincomoldeequin.

59. Jaincoac ençun çuen: nardatu cen, eta ezdeustu çuen Israel.

60. Eta arbuiatu çuen Siloco tabernaclea, bere tabernaclea, ceintan eguin baitzuen bere egoitza guiçonen artean.

61. Eta gathibutasunera eman çuen hequien indarra eta etsaien escura hequien edergailua.

62. Ezpaten artean hersi çuen bere populua, eta nardatu cen bere primançaz.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 77