Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 77:4-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Ez dira hequien umeei gordeac guiçaldi batetic bercera.       Guciec cantatzen cituzten Jaunaren laudorioac, ahalac eta harec eguin sendagailac.

5. Eta bere lekucotasuna eraiqui du Jacoben baithan, eta legue bat eçarri du Israelen,       Gure arbasoei manatu diotzatenac eçagutarazteaz haren semeei,

6. Jaquinac içan citecen ondoco guiçaldian.       Sorthuco eta jaiquico diren umeec kondatuco diozcate beren semeei,

7. Jaincoa baithan eçar deçatençat beren phesquiça, ez detzazten ahanz Jaincoaren eguinçac eta bilha detzazten haren manamenduac;

8. Beldurrez-eta bilhaca ditecen beren arbasoac beçala, guiçaldi tzar, Jaincoaren samurrarazle bat;       Guiçaldi bat bere bihotza çucen bidatu ez duena, eta ceinaren izpiritua ez baita Jaincoaren baithaco sinhestean egon.

9. Efremen semeec, çaquitelaric arrambelaren hedatzen eta guecien igorcen, guibelaz itzuli dira guerlaco egunean.

10. Ez dute Jaincoarequilaco patua beguiratu, eta ez dira leguean nahi içan ibili.

11. Eta ahanci dituzte haren onguieguinac eta erakutsi diozcaten sendagailac.

12. Hequien arbasoen aitzinean sendagailac eguin ditu Eguiptoco lurrean eta Taniseco celhaiean.

13. Itsasoa urratu du eta iraganaraci diote, eta urac eçarri ditu çahagui batean beçala.

14. Eta egunaz hedoi batez bidatu ditu, eta gabaz su-arguiz.

15. Mortuan urratu du harri cotorra, eta edaran ditu ur-lece batetan beçala.

16. Eta ura atheratu du harritic, eta urac atheratu ditu hibaiac iduri.

17. Eta oraino haren contra bekatu eguitera jarri dira, eta samurcera ekarri dute Guciz-Gora toqui agorrean.

18. Eta beren bihotzetan ibili dira Jaincoa certan froga, jaquiac jateco galdatuz.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 77