Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 77:39-48 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

39. Eta orhoitzen cen haraguizco guiçon batzu cirela; haice bat, dihoana eta bihurcen ez dena.

40. Mortuan cembat aldiz etzuten gaizcuratu! Cembatetan etzuten hasarretzerat ekarri leku agor hartan!

41. Eta berenera itzulcen ciren, eta froguetan eçarcen çuten Jaincoa, eta uhertarazten çuten Israelgo saindua.

42. Etziren haren escuaz orhoitzen, beren hersarien aztaparretic atheratu cituen egun hartaz;

43. Nola Eguiptoan aguertu cituen bere eçagutzariac, eta Tanisco celhaiean bere sendagailac;

44. Nola odoletara bihurtu cituen hequien hibaiac eta urac, edaterat ez uzteco;

45. Nola igorri çaroezten ulieria bat jaten cituena, eta iguela xahutzen cituena;

46. Nola herdoari eman cituen hequien fruituac, eta xartalari hequien uztac;

47. Nola harriaz hil cituen hequien mahastiac, eta içotzaz hequien marçocac;

48. Nola harriari eman cituen hequien aciendac, eta suari hequien içateac;

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 77