Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 77:37-44 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

37. Bainan hequien bihotza etzen haren alderat çucena, eta etzauden fidel harequilaco patuan.

38. Jauna ordean urricalmendutsu cen, barkatzen çaroeten hequien bekatuei eta etzituen alde bat xahutzen.       Eta eguiten çuen bere hasarrearen aldaratzera, eta bere hasarrea etzuen gucia bizterat uzten.

39. Eta orhoitzen cen haraguizco guiçon batzu cirela; haice bat, dihoana eta bihurcen ez dena.

40. Mortuan cembat aldiz etzuten gaizcuratu! Cembatetan etzuten hasarretzerat ekarri leku agor hartan!

41. Eta berenera itzulcen ciren, eta froguetan eçarcen çuten Jaincoa, eta uhertarazten çuten Israelgo saindua.

42. Etziren haren escuaz orhoitzen, beren hersarien aztaparretic atheratu cituen egun hartaz;

43. Nola Eguiptoan aguertu cituen bere eçagutzariac, eta Tanisco celhaiean bere sendagailac;

44. Nola odoletara bihurtu cituen hequien hibaiac eta urac, edaterat ez uzteco;

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 77