Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 77:22-40 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Ceren etzuten sinhetsi Jaincoa baithan, ez-eta iguriqui haren ganic salbamendua.

23. Eta manatu cioten gaineco hedoiei, eta idequi cituen ceruco atheac.

24. Eta mana uritan erori citzaioten jateco, eta ceruco oguia eman cioten.

25. Guiçonac jan çuen aingueruen oguia; hazcurria nasaiqui igorri cioten.

26. Hegoa kendu çuen cerutic eta bere indarraz sarraraci çuen Africaco haicea.

27. Eta hequien gainera herrautsa beçala erorraraci cituen haraguiac, eta itsasoco legarra beçala hegastinac.

28. Eta hegastinac erori ciren hequien campen erdira, olhen ingurura.

29. Eta jan çuten, eta gaindizca ase ciren. Jaincoac iraganaraci çaroeten beren guticia,

30. Eta beren lehia etzitzaioten hutsic guelditu.       Haraguiac ahoan cituzten oraino,

31. Eta Jaincoaren hasarrea igan citzaioten gainera.       Eta hil cituen hequietaric lehembicicoac, eta arthiqui cituen Israelgo hautac.

32. Horien gucien gatic ere, bekatu eguin çuten oraino, eta etzuten sinhetsi Jaincoaren sendagailetan.

33. Eta hequien egunac iraungui ciren ezdeusquerian, eta hequien urtheac laster iragan ciren.

34. Jaincoac hilcen cituenean, orduan bilhatzen çuten hura; orduan itzulcen eta goicetic haren gana heldu ciren.

35. Orduan orhoitzen ciren Jaincoa cela hequien lagunça, eta Jainco gora cela hequien berreroslea.

36. Eta maite çuten ahoz, eta hequien mihia gueçurrez minço citzaioen.

37. Bainan hequien bihotza etzen haren alderat çucena, eta etzauden fidel harequilaco patuan.

38. Jauna ordean urricalmendutsu cen, barkatzen çaroeten hequien bekatuei eta etzituen alde bat xahutzen.       Eta eguiten çuen bere hasarrearen aldaratzera, eta bere hasarrea etzuen gucia bizterat uzten.

39. Eta orhoitzen cen haraguizco guiçon batzu cirela; haice bat, dihoana eta bihurcen ez dena.

40. Mortuan cembat aldiz etzuten gaizcuratu! Cembatetan etzuten hasarretzerat ekarri leku agor hartan!

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 77