Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 77:2-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Paraboletan idequico dut ene ahoa, eta asmacarica erranen darozquitzuet hasteticaco gauçac.

3. Cer eta cer ez dugu aditu eta eçagutu, eta gure aitec darozquigute erran!

4. Ez dira hequien umeei gordeac guiçaldi batetic bercera.       Guciec cantatzen cituzten Jaunaren laudorioac, ahalac eta harec eguin sendagailac.

5. Eta bere lekucotasuna eraiqui du Jacoben baithan, eta legue bat eçarri du Israelen,       Gure arbasoei manatu diotzatenac eçagutarazteaz haren semeei,

6. Jaquinac içan citecen ondoco guiçaldian.       Sorthuco eta jaiquico diren umeec kondatuco diozcate beren semeei,

7. Jaincoa baithan eçar deçatençat beren phesquiça, ez detzazten ahanz Jaincoaren eguinçac eta bilha detzazten haren manamenduac;

8. Beldurrez-eta bilhaca ditecen beren arbasoac beçala, guiçaldi tzar, Jaincoaren samurrarazle bat;       Guiçaldi bat bere bihotza çucen bidatu ez duena, eta ceinaren izpiritua ez baita Jaincoaren baithaco sinhestean egon.

9. Efremen semeec, çaquitelaric arrambelaren hedatzen eta guecien igorcen, guibelaz itzuli dira guerlaco egunean.

10. Ez dute Jaincoarequilaco patua beguiratu, eta ez dira leguean nahi içan ibili.

11. Eta ahanci dituzte haren onguieguinac eta erakutsi diozcaten sendagailac.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 77