Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 77:19-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Eta Jaincoaz gaizqui minçatu dira; erran dute: Jaincoac xuxenduco ahal othe du mahain bat mortuan?

20. Jo duelacotz harria, eta urac atheratu direlacotz, eta turrustaca bazterrac estali dituztelacotz,       Bere populuari oguia ere emanen ahal, edo jaquia xuxenduco othe dio?

21. Beraz Jaunac aditu cituen, eta luçatu çuen; eta haren sua biztu cen Jacoben contra, eta haren hasarrea igan cen Israelen gainera,

22. Ceren etzuten sinhetsi Jaincoa baithan, ez-eta iguriqui haren ganic salbamendua.

23. Eta manatu cioten gaineco hedoiei, eta idequi cituen ceruco atheac.

24. Eta mana uritan erori citzaioten jateco, eta ceruco oguia eman cioten.

25. Guiçonac jan çuen aingueruen oguia; hazcurria nasaiqui igorri cioten.

26. Hegoa kendu çuen cerutic eta bere indarraz sarraraci çuen Africaco haicea.

27. Eta hequien gainera herrautsa beçala erorraraci cituen haraguiac, eta itsasoco legarra beçala hegastinac.

28. Eta hegastinac erori ciren hequien campen erdira, olhen ingurura.

29. Eta jan çuten, eta gaindizca ase ciren. Jaincoac iraganaraci çaroeten beren guticia,

30. Eta beren lehia etzitzaioten hutsic guelditu.       Haraguiac ahoan cituzten oraino,

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 77