Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 75:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Azqueneraino, laudorioetan, Asaphen psalmoa, Asiriarren gainean cantica.

2. Jaincoa eçagutua da Judean; haren icena handi da Israelen.

3. Haren lekua baque-lekuan jarria da, eta haren egoitza Sionen.

4. Han hautsi ditu arrambelen indarrac, erredola, ezpata, guerlac.

5. Çuc bethiereco mendietaric espantagarriqui dirdiratzean,

6. Nahasi dira bihotzez çoro diren guciac.       Beren loaz lohacartu dira, eta guiçon ontasunçale guciec deusere ez dute beren escuetan kausitu.

7. Çure dixidura, oi Jacoben Jaincoa, lo-asman sarthu dira çaldien gainera igaiten cirenac.

8. Ikaragarria çare, eta norc eguinen darotzu buru, çure hasarrea bizten den orduan?

9. Ceru gainetic adiaraci duçu çure erabaquia; lurra ikaratu eta harritua guelditu da,

10. Jaincoa juiatzera jaiqui denean, lurreco guiçon une gucien salbatzecotzat.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 75