Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 72:18-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Eguia da horrela eçarri ditutzula beren malçurquerien gatic; goratzen cirenean, eragotzi ditutzu.

19. Nola erori dira inconiamendura? bat-batean iraunguitu dira, beren gaixtaqueria gatic galdu dira.

20. Atzarcen direnen ametsa beçala, Jauna, çure hiritic eceztatu duçu hequien iduria.

21. Hargatic sugartu da ene bihotza, eta mudatu dira ene guelçurrinac;

22. Eta ni ezdeustua içan naiz, nola ez daquidala.

23. Abere baten pare eguina naiz çure aitzinean; eta halere çurequin guelditu naiz.

24. Iduqui darotaçu escua, ene escuina; çure gogara eraman nauçu eta ospetsuqui iharduqui;

25. Alabainan cer da enetzat ceruan, eta çutaz berceric cer nahi içan dut lurrean?

26. Iraunguitu dira ene haraguia eta ene bihotza; oi ene bihotzeco Jaincoa, çu çare Jainco ene phartea bethi gucico;

27. Ceren galduco baitira çure ganic urruncen direnac, eta galduco baititutzu, çu utziric berceequin kutsatuco direnac.

28. Bainan enetzat on da Jaincoari iratchiquitzea, Jainco Jauna baithan ene phesquiçaren eçarcea,       Goraqui eguin detzadan çure laudorio guciac Siongo alabaren atheetan.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 72