Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 71:3-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Mendiec populuarençat har beçate baquea, eta aldapec çucentasuna,

4. Populuco beharrac juiatuco eta beharren umeac salbatuco ditu, eta berceen belzten gaizqui hari dena beheratuco du.

5. Mendetic mendera, iguzquiac eta ilharguiac becembat iraunen du.

6. Jautsico da uria ardi-ilera beçala, xortac lurrera erorcen diren beçala.

7. Haren egunetan çucentasuna eta baquearen nasaitasuna ilkico dira lurrera, ilharguia eceztatua içan arteo.

8. Eta erreguinatuco da itsasotic itsasoraino, hibaitic lurraren basterretaraino.

9. Ethiopiarrac haren aitzinean ahuspez erorico dira, eta haren etsaiec milicatuco dute lurra.

10. Tharsiseco eta irletaco erregueec emaitzac escainico daroezte, Arabiaco eta Sabaco erregueec ekarrico daroezte dohainac.

11. Eta erregue guciec adoratuco, jendaqui guciec cerbitzatuco dute;

12. Itzurraracico duelacotz indardunaren escutic beharra eta lagunçaileric ez duen beharra.

13. Guphidetsico ditu beharra eta noharroina, eta salbatuco ditu beharren biciac.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 71