Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 71:16-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Bihia nasai içanen da lurrean mendigainetan; Liban gainean oroz gorago helduco da haren fruitua; lurreco belharra beçala jendea hiritic loratuco da.

17. Mende gucietan benedicatua içan bedi haren icena; iguzquiac baino lehenagodanic dirau haren icenac.       Eta haren baithan benedicatuac içanen dira lurreco leinu guciec; jendaia guciec handietsico dute.

18. Benedica bequio Israelgo Jainco Jaunari, bakarric sendagailac eguiten dituenari.

19. Eta benedicatua içan bedi bethi gucian haren maiestatearen icena, eta lurra oro haren maiestateaz bethea içan bedi. Biz, biz.

20. Akabo dira Dabid Jeferen semearen laudoriozco cantuac.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 71