Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 70:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Dabiden psalmoa, Jonadaben semeena eta lehembicico gathibuena.       Çure baithan, Jauna, içan dut ene iguriquitza: ez naiz behinere ahalquetan erorico:

2.       Ene gana beheiti çaçu beharria eta salba neçaçu.

3. Enetzat içan çaite Jainco gueriçatzaile eta malda-leku hazcar bat, arren eta salba neçaçun:       Ceren çu baitzare ene habea eta ihes-lekua.

4. Ene Jaincoa, athera neçaçu bekatorearen escutic, leguearen contra dabilanaren escutic eta gaixtaguinarenetic:

5. Ecen, Jauna, çu çare ene jasancortasunaren aria: Jauna, çu çare ene phesquiça ene gaztetasunetic.

6. Çure gainean bermatu naiz sorcetic: çu çare ene gueriça ene amaren sabeletic.       Çutaz içanen dira bethi ene cantuac.

7. Sendagaila bat beçala bilhacatu naiz hainitzençat, eta çu çare ene lagunça hazcarra.

8. Ene ahoa laudorioz bethe bedi, çure ospearen cantatzeco, egun gucian çure handitasunaren goresteco.

9. Ez neçaçula hastan ene çaharceco egunetan: ez neçaçula utz, ene indarra ahitzearequin:

10. Ceren ene etsaiec erran baitarotade, eta ene biciari aiher cirenec elkarren artean asmu bat eguin baitute,

11. Ciotelaric: Jaincoac bazterrerat utzi du: jarraic çaquizquiote eta atzeman çaçue, ecen nihor ez da haren atheratzeco.

12. Oi Jaincoa, ez urrun ni ganic; ene Jaincoa, çaude ene laguncera atzarria.

13. Urmaria eta ecezta beitez ene arimaren belçatzera hari direnac: ahalque gorriac estal betza, niri gaitz bilhatzen dabilçanac.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 70