Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 68:30-37 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

30. Beharrac eta atsecabeac joa naducate ni: bainan, Jaincoa, çure escu salbagarriac eguin darot lagunça.

31. Cantiquequin laudaturen dut Jaincoaren icena, eta goretsiren dut ene laudorioetan.

32. Eta gogaragarriago içanen çaio, ecenetz aratche gazte, adar eta behatz eguiten hari dena.

33. Beharrec ikus beçate, eta bozcaria beitez: bilha çaçue Jaincoa, eta bicico da çuen arima:

34. Ecen Jaunac ençun ditu beharrac, eta ez ditu arbuiatu bere gathibuac.

35. Lauda beçate ceruec eta lurrac, itsasoac eta hequietan diren cierpeec:

36. Ecen Jaincoac salbaturen du Sion: berrituac içanen dira Judaco hiriac.       Eta han eguinen dute beren egoitza, eta beren çucenaren bidez ardietsiren dute hura.

37. Eta haren cerbitzarien ondocoec hura goçaturen dute, eta haren icena maite dutenec beren egoitza han eguinen dute.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 68