Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 68:18-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Ez beçaçu aldara çure beguithartea çure cerbitzariaren gainetic; laster ençun neçaçu, ecen hesturan nabila.

19. Atzarria çagozquio ene arimari, eta libra çaçu; salba neçaçu ene etsaien gatic.

20. Çuc badaquizquitzu ene laido, deboilamendu, ahalqueriac.

21. Çure aitzinean dira ni hestutzen nauten guciac: ene bihotzac iguriqui ditu laidoa eta beharra.       Iguri egon naiz nor sarthuco cen ene atsecabean, eta ez da nihor içan; norc emanen çarodan goçacari, eta nihor ez dut aurkitu.

22. Jatecotzat mina eman darotade; egarrian edaritzat minagrea.

23. Hequien mahaina hequien aitzinean bilhaca bedi arte bat, hequien gaizquien sari, hequiençat behaitopagailu bat.

24. Lambro beitez hequien beguiac, ez deçaten ikus, eta bethi makurtua iduc bioçoçute bizcarra.

25. Hequien gainera ixur çaçu çure hasarrea, eta çure hasarrearen keac atzeman betza.

26. Hequien egon-lekua mortu bilhaca bedi, eta nihor ez bedi içan hequien olhetan egoteco;

27. Jaçarri diotelacotz çuc jaçarri dioçunari, eta berhatu dutelacotz ene çaurietaricaco oinhacearen gainera.

28. Gaizquia eraguioçute beren gaizquiaren gainera, eta ez beitez sar çure çucembidean.

29. Borratuac içan beitez bicien liburutic: eta prestuequin ez beitez iscribatuac içan.

30. Beharrac eta atsecabeac joa naducate ni: bainan, Jaincoa, çure escu salbagarriac eguin darot lagunça.

31. Cantiquequin laudaturen dut Jaincoaren icena, eta goretsiren dut ene laudorioetan.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 68