Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 68:13-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Athean jarcen cirenac, ene contra minçatzen ciren, eta arno edaten hari cirenec ene gainean cantatzen çuten.

14. Nic ordean, Jauna, çuri igorcen darotzut ene othoitza: orai da, Jaincoa, atseguin duqueçunaren erakusteho ordua.       Ençun neçaçu çure urricalmendu handian eta çure hitz salbagarriaren cintasunean.

15. Ixtiletic athera neçaçu, eta ez naiz hondatuco; athera neçaçu gaitzets nautenen escuetaric eta uren çolatic.

16. Ureco phesiac itho ez beneça, çurrumbiloac irets ez beneça, eta putzuco ahoa ez bedi hers ene gainera.

17. Ençun neçaçu, Jauna, ceren onguicoi baita çure urricalcortasuna; beguira çaçu ene gainera çure urricalpen handien arabera.

18. Ez beçaçu aldara çure beguithartea çure cerbitzariaren gainetic; laster ençun neçaçu, ecen hesturan nabila.

19. Atzarria çagozquio ene arimari, eta libra çaçu; salba neçaçu ene etsaien gatic.

20. Çuc badaquizquitzu ene laido, deboilamendu, ahalqueriac.

21. Çure aitzinean dira ni hestutzen nauten guciac: ene bihotzac iguriqui ditu laidoa eta beharra.       Iguri egon naiz nor sarthuco cen ene atsecabean, eta ez da nihor içan; norc emanen çarodan goçacari, eta nihor ez dut aurkitu.

22. Jatecotzat mina eman darotade; egarrian edaritzat minagrea.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 68