Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 61:4-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Noiz arteo jaucico çarete guiçonaren contra; guciac harrasi makurtu bati beçala, etche erori bati beçala, hilcera hari ceraizquiote?

5. Alabainan ene ospearen eragozteco asmua eguin dute; egarriarequin laster eguin dut: ahoz benedicioneca, bihotzez madaricioneca hari ciren.

6. Bainan, oi ene arima, Jaincoari içan çaquizquio ethordun, ecen haren ganic dathor ene jasancortasuna;

7. Ceren hura baita ene Jaincoa, ene salbatzailea; hura da ene lagunça eta ez naiz erorico.

8. Jaincoa baithan dira ene itzurpena eta ene ospea; Jaincoa da ni laguncen nauena, eta Jaincoa baithan datza ene phesquiça.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 61