Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 61:3-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Alabainan bera da ene Jaincoa, ene salbatzailea, ene gueriça; ez naiz guehiago içanen kordocatua.

4. Noiz arteo jaucico çarete guiçonaren contra; guciac harrasi makurtu bati beçala, etche erori bati beçala, hilcera hari ceraizquiote?

5. Alabainan ene ospearen eragozteco asmua eguin dute; egarriarequin laster eguin dut: ahoz benedicioneca, bihotzez madaricioneca hari ciren.

6. Bainan, oi ene arima, Jaincoari içan çaquizquio ethordun, ecen haren ganic dathor ene jasancortasuna;

7. Ceren hura baita ene Jaincoa, ene salbatzailea; hura da ene lagunça eta ez naiz erorico.

8. Jaincoa baithan dira ene itzurpena eta ene ospea; Jaincoa da ni laguncen nauena, eta Jaincoa baithan datza ene phesquiça.

9. Populuaren bilkua, guciac haren baithan eçar çac hire iguriquimena; haren baithan ixur çatzue çuen bihotzac; Jaincoa da gure lagunçaile bethicotzat.

10. Bainan guiçasemeac ezdeusac dira; guiçasemeac enganatzaile dira balancetan; oro batean enganatzeco baicic ez dira beren ezdeustasunaz.

11. Berautzue gaixtaquerian eçarcetic çuen phesquiça; harrapaqueriara ez lehia; nasai heldu badira aberastasunac, berautzue hequietan eçar bihotza.

12. Jaincoa minçatu da behin; bi solas hauquiec aditu ditut: Jaincoarena dela ahala,

13. Eta çure çurea, Jauna, urricalmendua; çuc bakotchari bere eguinen arabera bihurturen dioçula.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 61