Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 61:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Azqueneraino, Idithunençat, Dabiden psalmoa.

2. Ene arima Jaincoari ez othe çaio ethordun içanen? ecen haren ganic dathorquit ene itzurpena.

3. Alabainan bera da ene Jaincoa, ene salbatzailea, ene gueriça; ez naiz guehiago içanen kordocatua.

4. Noiz arteo jaucico çarete guiçonaren contra; guciac harrasi makurtu bati beçala, etche erori bati beçala, hilcera hari ceraizquiote?

5. Alabainan ene ospearen eragozteco asmua eguin dute; egarriarequin laster eguin dut: ahoz benedicioneca, bihotzez madaricioneca hari ciren.

6. Bainan, oi ene arima, Jaincoari içan çaquizquio ethordun, ecen haren ganic dathor ene jasancortasuna;

7. Ceren hura baita ene Jaincoa, ene salbatzailea; hura da ene lagunça eta ez naiz erorico.

8. Jaincoa baithan dira ene itzurpena eta ene ospea; Jaincoa da ni laguncen nauena, eta Jaincoa baithan datza ene phesquiça.

9. Populuaren bilkua, guciac haren baithan eçar çac hire iguriquimena; haren baithan ixur çatzue çuen bihotzac; Jaincoa da gure lagunçaile bethicotzat.

10. Bainan guiçasemeac ezdeusac dira; guiçasemeac enganatzaile dira balancetan; oro batean enganatzeco baicic ez dira beren ezdeustasunaz.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 61