Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 59:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Akabançaraino, aldatuac içanen direnençat. Dabidec berac habean irakaspenetan iscribatua,

2. Mesopotamia Siriacoa eta Sobal erre cituenean, eta Joabec itzulcean Gazteguietaco haranean jo çuenean Idumea, hamabi mila guiçon xahuturic.

3. Jaincoa, hastandu eta xahutu gaituçu; hasarretu çare, eta guero urricaldu çaizquigu.

4. Ikaratu eta nahasi duçu lurra; osa çatzu hunen phuscac, ecen kordocan dago.

5. Egun gogorrac erakutsi diozcatzu çure populuari, eta urriqui mineco arnoa edanaraci dioçu.

6. Çure beldur direnei seinale eman dioçute, arrambelaren aitzinetic iheseguin ceçaten,       Athera citecençat çure maiteac:

7. Salba neçaçu çure escuinaz eta adi neçaçu.

8. Bere sainduteguian minçatu da Jaincoa: bozcariotan sarthuco naiz, çathituco dut Siquemgo lurra eta neurtuco olhetaco harana.

9. Galaad enea da, enea da Manase, eta Efraim ene buruco indarra da;       Juda ene erregue da,

10. Moab ene phesquiçaren uncia.       Idumearen gainera hedatuco dut ene oina; arrotzac ene azpico dira.

11. Norc eramanen nau hiri hazcarraren barnera? norc eramanen nau Idumearaino?

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 59