Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 57:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Azqueneraino. Ez deçaçun gal. Dabidec habean iscribatua.

2. Baldin eguiazqui çucentasuna aiphatzen baduçue, çucen erabacaçue, oi guiçonen semeac.

3. Ecen çuen bihotzean tzarqueriac obratzen ditutzue lurraren gainean, eta çuen escuac bidegabe aphaincen hari dira.

4. Bekatoreac sorcetic baztertu dira, amaren sabeletic makur dabilça, gueçurrez minço dira.

5. Hequien errabia suguearena beçala da; iduri du aspic gor eta bere beharriac tapatzen dituenarena;

6. Ceinac ez baitu aditzen xarmatzaileen eta jaquinqui xarmatzen hari den gaizquinaren boça.

7. Jaincoac horçac hautsico daroezte beren ahoan; Jaunac crascatuco ditu lehoinen haguinac.

8. Ezdeusetaratuco dira, ixurcen den ura beçala; hedatua daduca bere arrambela, iraungui ditecen arteo.

9. Ahituac içanen dira, urcen den ezcoa beçala; sua gainera erori çaiote, eta iguzquia ez dute guehiago ikusi.

10. Çuen arranceec elhorriaren indarra eçagutu baino lehen, bici-biciac beçala, hala Jaincoac iretsico ditu bere hasarrean.

11. Bozturen da guiçon çucena, aspercundea ikustean; bere escuac bekatorearen odolean garbituco ditu.

12. Eta guiçonac erranen du: Baldin eguiazqui çucenac bere sana atheratzen badu, eguiazqui bada beraz Jainco bat guiçonac lurraren gainean juiatzen dituena.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 57