Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 56:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Azqueneraino. Ez deçaçun gal. Dabidec habean iscribatua, Saulen aitzinetic cilho batera ihes goan cenean.

2. Urrical çaquizquit, Jaincoa, urrical çaquizquit, ceren çuri baitago ene arima. Eta çure hegalen itzalean iguri egonen naiz, gaixtaqueria iragan dadien arteo.

3. Deihadar eguinen diot Jainco guciz gorari, Jainco niri ongui eguin darotanari.

4. Ceru gainetic igorri du, eta atheratu nau; laidagarri eman ditu ni osticatzen nindutenac.       Jaincoac bidali ditu bere urricalmendua eta bere eguia,

5. Eta ene arima atheratu du lehoincumeen erditic: asaldutan eguin dut lo.       Guiçonen semeec dituzte horçac, harmac eta gueciac iduri; hequien mihia ezpataren pare da.

6. Ceruetaric goiti gora çaite, Jaincoa; eta çure ospeac lur guciaren gainera dirdira beça.

7. Ene oinei hedatu diote arte bat, eta malguaraci dute ene arima.       Ene hobia ene aitzinean eguin dute, eta berac harat erori dira.

8. Aphaindua da ene arima, Jaincoa; aphaindua da ene anima; cantatuco çaitut eta psalmo bat erranen darotzut.

9. Jaiqui çaite, ene ospea; atzar çaitezte, maniurra eta guitarra; arguitzetic jaiquico naiz.

10. Populuen erdian aithor bihurturen darotzut, Jauna; eta psalmo bat erranen darotzut jendaien erdian;

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 56