Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 53:2-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Ciphtarrac ethorri cirenean eta Sauli erran çaroetenean: Dabid ez da gure toquitan gordea?

3. Jaincoa, çure icenaz salba neçaçu, eta çure indarraz erabacaçu ene gainean.

4. Jaincoa, ençun çaçu ene othoitza, çure beharriac ardiets betza ene ahoco hitzac.

5. Ecen ene contra jaiqui dira arrotzac; indar handitaco guiçonec bilhatu dute ene bicia, eta ez dute Jaincoa beren beguien aitzinean eçarri.

6. Eta huna non laguncen nauen Jaincoac, eta Jauna da ene biciaren beguirale.

7. Gaitzac ene etsaien gainera aldara çatzu; çure cintasunaren arabera xahu çatzu.

8. Ene gogara sacrificaturen darotzut, eta çure icenari, Jauna, aithor emanen diot, ceren den ona;

9. Ecen hestura gucietaric atheratu nauçu, eta ene beguiac gain-behera beguiratu diote ene etsaiei.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 53