Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 51:5-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Malçurqueria onguia baino maiteago içan duc, makur minçatzea çucen baino.

6. Solas galgarri guciac maithatu dituc, oi mihi malçurra.

7. Hargatic Jaincoac xahutuco hau behin-bethico; kenduco eta iraicico hau hi hire olhatic, eta hire erroa bici direnen lurretic.

8. Prestuec ikusico dute, eta icituco dira; haren gainean irri-eguinen dute, eta erranen:

9. Horra guiçona, Jaincoa bere lagunçailetzat hartu ez-duena;       Bainan bere aberastasun handietan eman du bere phesquiça eta bere ahal ezdeusaz buruiope hartu du.

10. Ni ordean, Jaincoaren etchean naiz oliba-ondo fruitutsu baten pare; ene phesquiça Jaincoaren urricalmenduan iduqui dut bethico eta menderen mendetaco.

11. Bethi eta bethi aithor darotzut bihurtuco, horiec eguin ditutzulacotz; eta çure icenari egonen natzaio iguri, ceren den ona çure sainduen aitzinean.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 51