Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 51:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Azqueneraino, Dabiden adigarri,

2. Doeg Idumearra ethorri cenean, eta Sauli berria ekarri eta erran çaroenean: Dabid Aquimelequen etchean içatu da.

3. Nolaz espantatzen duc malçurquerian hire burua, oi guiçon gaixtaqueriaco hazcar haicena?

4. Egun oroz hire mihia bidegabequeria asmatzen ibili duc; biçarnabala çorrotzac beçala cimarku eguin duc.

5. Malçurqueria onguia baino maiteago içan duc, makur minçatzea çucen baino.

6. Solas galgarri guciac maithatu dituc, oi mihi malçurra.

7. Hargatic Jaincoac xahutuco hau behin-bethico; kenduco eta iraicico hau hi hire olhatic, eta hire erroa bici direnen lurretic.

8. Prestuec ikusico dute, eta icituco dira; haren gainean irri-eguinen dute, eta erranen:

9. Horra guiçona, Jaincoa bere lagunçailetzat hartu ez-duena;       Bainan bere aberastasun handietan eman du bere phesquiça eta bere ahal ezdeusaz buruiope hartu du.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 51