Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 50:8-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Alabainan çuc eguia maithatu duçu; aguertu darozquidatzu çure çuhurciaco gauça gorde eta dudacoac.

9. Hisopoaz ihinzta neçaçu, eta garbitua içanen naiz; xahutuco nauçu, eta eguinen naiz elhurra baino xuriago.

10. Bozcarioa eta goiheretasuna emanen diotzatzute ene beharriei, eta jauciren dira ene heçur eroriac.

11. Ene bekatuetaric aldara çaçu çure beguithartea, eta borra çatzu ene tzarqueria guciac.

12. Ene baithan eguiçu, Jaincoa, bihotz xahu bat, eta ene barnean berri çaçu çucentasuneco izpiritua.

13. Ez beneçaçu iraiz çure aitzinetic, eta ez biaçadaçu ken çure izpiritu saindua.

14. Bihur diçadaçu çure salbamenduco bozcarioa, eta izpiritu buruçaguiaz gogor neçaçu.

15. Guiçon tzarrei irakatsiren daroeztet çure bideac, eta gaixtaguinac çure gana bihurturen dira.

16. Jaincoa, ene salbamenduco Jaincoa, athera neçaçu odolpetic, eta ene mihiac goretsiren du çure çucentasuna.

17. Jauna, idequico ditutzu ene ezpainac, eta ene ahoac goraqui adiaracico ditu çure laudorioac.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 50