Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 50:2-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Haren gana ethorri cenean Nathan profeta, hura Bethsabeeren gana sarthu cen ondoan.

3. Jaincoa, urrical çaquizquit, çure urricalmendu handiaren arabera.       Eta çure urricalpenen ostearen arabera, borra çaçu ene tzarqueria.

4. Gueroago eta guehiago garbi neçaçu ene tzarqueriatic eta xahu ene bekatutic.

5. Alabainan eçagutzen dut ene tzarqueria, eta ene bekatua ene contra dago bethi.

6. Bakarric çure contra eguin dut bekatu, eta çure aitzinean eguin dut gaizquia: haletan çucenac atheratuco dira çure hitzac, eta garaitiar içanen çare juiatzen çaituztenean.

7. Ecen huna non gaizquitic sorthu naicen, eta ene ama bekatuan nitaz amatu den.

8. Alabainan çuc eguia maithatu duçu; aguertu darozquidatzu çure çuhurciaco gauça gorde eta dudacoac.

9. Hisopoaz ihinzta neçaçu, eta garbitua içanen naiz; xahutuco nauçu, eta eguinen naiz elhurra baino xuriago.

10. Bozcarioa eta goiheretasuna emanen diotzatzute ene beharriei, eta jauciren dira ene heçur eroriac.

11. Ene bekatuetaric aldara çaçu çure beguithartea, eta borra çatzu ene tzarqueria guciac.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 50