Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 50:14-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Bihur diçadaçu çure salbamenduco bozcarioa, eta izpiritu buruçaguiaz gogor neçaçu.

15. Guiçon tzarrei irakatsiren daroeztet çure bideac, eta gaixtaguinac çure gana bihurturen dira.

16. Jaincoa, ene salbamenduco Jaincoa, athera neçaçu odolpetic, eta ene mihiac goretsiren du çure çucentasuna.

17. Jauna, idequico ditutzu ene ezpainac, eta ene ahoac goraqui adiaracico ditu çure laudorioac.

18. Alabainan sacrificio bat nahi içan bacindu, lehiaz narotzun escainico: bainan etzare holocaustetan laket içanen.

19. Jaincoaren gogaraco sacrificioa, urriquiac hautsi duen izpiritua da. Jaincoa, ez duçu arbuiatuco bihotz bat urriquiac eta beheramenduac joa.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 50