Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 5:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Akabançaraino, ondoregoa ardiesten duenaren carietan, Dabiden psalmoa.

2. Jauna, çure beharriac adi betza ene solasac; ençun çaçu ene oihua.

3. Ene othoitzari çaudeci atzarriric, oi ene erregue eta Jaincoa.

4. Ecen, Jauna, othoizturen çaitut, eta goicetic ençunen duçu ene minçoa.

5. Goicetic jarriren naiz çure aitzinean, eta ikusiren dut Jainco bat çarela gaixtaqueria nahi ez duçuna;

6. Malçurrac ez duela çure aldean içanen bere egoitza, eta çucenari hoben eguiten dutenec ez dutela çure beguien aitzinean iraunen.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 5