Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 49:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Asaphençat psalmoa.       Jaincoen Jaincoa, Jauna minçatu da, eta deithu du lurra,       Iguzquia sorcen den toquitic etzaten den lekuraino:

2. Siondic ilkico da haren edertasunaren dirdira.

3. Agueriqui ethorrico da gure Jaincoa: gure Jaincoa ethorrico da, eta ez da ixilic egonen.       Sua biztuco da haren aitzinean, eta phesia gaitzac inguratuco du.      

4. Gainetic cerua, beheretic lurra deithuco ditu bere populuaren berezteco.

5. Bil çotzue bere sainduac, sacrificioen gainean harequin batasun eguin dutenac.

6. Ceruec goraqui erranen dute haren çucentasuna, ceren Jaincoa bera baita juie.

7. Adi çaçu, ene populua, minçatzera noha; adi çaçu, Israel, eta lekucotasun atheraco darotzut: ni naiz Jaincoa, çure Jaincoa.

8. Çure sacrificioen gainean ez darotzut jaçarrico; ecen çure holocaustac ene aitzinean dira bethi.

9. Ez dut aratcheric çure etchetic hartuco, ez-eta akerric çure arthaldeetaric;

10. Ecen eneac dira oihanetaco abereac oro, mendietan diren aciendac eta idiac.

11. Eçagutzen ditut ceruco hegastin guciac, eta bazterren edertasuna ene escuan da.

12. Gosetzen baninz, ez neçaqueçu çuri erran; ecen lurra alde batetic bercera eta harec daduzcan guciac eneac dira.

13. Cecenquitic janen edo aker-odolic edanen othe dut?

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 49