Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 47:3-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Siongo mendia, erregue handiaren hiria, ipharraldean asentatua da lur gucico bozcarioaren erdian.

4. Jaincoa eçagutua içanen da hango etcheetan, bere gueriçaren azpira hartuco duenean.

5. Ecen huna non lurreco erregueac bildu diren eta bateratu diren.

6. Berec ikusi dutenean, harritu, nahasi, asaldatu dira;

7. Ikarac hartu ditu.       Han ciren minac erditzen hari denarenac beçala;

8. Çure hats muthiriaz phorroscaturen ditutzu Tharsiseco unciac.

9. Nola aditu baiquinduen, hala ikusten dugu armadetaco Jaunaren hirian, gure Jaincoaren hirian; Jaincoac asentatu du hura bethico.

10. Jaincoa, çure urricalmendua içan dugu çure temploaren erdian.

11. Jaincoa, nola baitagoquio çure icenari, hala çure laudorioac hedaturen dira lurraren bazterretaraino; çucentasunez bethea da çure escuina.

12. Bozcaria bedi Siongo mendia, jauz beitez Judaco alabac, çure çucentasunaren ariaz, Jauna.

13. Ingura eta besarca çaçue Sion; hango dorreetan minça çaitezte.

14. Çuen bihotzac eçar çatzue haren indarrean, eta berez çatzue hango etcheac, çuen ondocoei errateco,

15. Jaincoa, gure Jaincoa han dela bethi eta menderen mendetaco, hura dela erreguinaturen gure gainean mende gucietan.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 47