Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 45:5-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Hibai bateco gaiac bozten du Jaincoaren hiria; Guciz-Gorac sainduetsi du bere tabernaclea.

6. Jaincoa haren erdian da; ez da kordocatuco; hura goiz-goicetic lagunduco du Jaincoac.

7. Jendaiac nahasiac eta erresumac uzcailiac içan dira: Jaincoac adiaraci du bere minçoa, eta lurra ikaratu da.

8. Gurequin da armadetaco Jauna; Jacoben Jaincoa da gure beguirale.

9. Çatozte eta ikusatzue Jaunaren eguinçac, lurrean eguin dituen sendagailac,

10. Guerlac kenduz lurraren berce bururaino.       Hautsico du arrambela, harmac puscatuco eta erredolac suz erreco ditu.

11. Bara çaitezte eta ikusaçue ni naicela Jaincoa; goretsia içanen naiz jendaien artean, goretsia içanen naiz lurraren gainean.

12. Gurequin da armadetaco Jauna; Jacoben Jaincoa da gure beguirale.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 45